Beintza-Labaiengo Beñat Albisu bikain ibili da La Palmako Acantilados del Norte mendi lasterketan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 5a, 20:00
Manttale taldeko Beñat Albisu beintza-labaiendarra, larunbatean La Palman egindako lasterketan.

Hemezortzi urte bertzerik ez baditu ere, 28. izan da sailkapen orokorrean, proba bukatu duten 266 korrikalarien artean

Beintza-Labaiengo Beñat Albisu Etxeberria, Manttaleko korrikalari gazteak Acantilados del Norte mendi lasterketa ezagunean parte hartu du martxoaren 2an. Beintza-Labaiengo gaztea bikain aritu da Merrell Skyrunner mundu mailako lehenengo lasterketa honetan, La Palman (Kanariar Uharteak), Garafia eta Barlovento arteko ibilbidean. Guztira 29 kilometro luze eta 2.250 metroko desnibela zuen lasterketa burutzeko 3 ordu, 3 minutu eta 15 segundo behar izan ditu.

Manttale taldearen izenean aritu da Albisu eta komunikabideek azpimarratu dute 18 urte bertzerik ez dituela eta, halere, aurreko postuetan sartu dela. Brook Running taldeko Roberto Delorenzik irabazi du lasterketa (2.31.41).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun