Inauteriak 2024

Urroztarrak ere prest dira inauteriak ospatzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 07:00
Larunbatean gazteak baserriz baserri ibiliko dira.

Ortzirale eta larunbat honetan, otsailaren 9an eta 10ean, inauterien lekukoa hartuko dute urroztarrek. Ortziralean haurrak etxez etxe ibiliko dira eta 18:00etatik 22:30era J&J DJ-ak ariko dira plazan. Ondotik herriko ostatuan afaria izanen dute. Larunbatean, berriz, gazteak baserriz baserri ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun