Inauteriak 2024

Giro bikaina izan dute Beintza-Labaiengo inauterietan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 5a, 12:00

Urteroko moduan, aurten ere inauteriak ospatzeko prestatu dira Beintza Labaienen. Otsailaren 2an eta 3an, hau da ostiral eta larunbatean, izan dira Inauteri egunak eta betiko moduan ospakizun ederrekin egin dituzte jai alai hauek. Otsailaren 2an eta 3an gazteek izan dute gauean aukera elkartean ospatzeko. Larunbatean, gazteez gain, haurrek ere elkartu ziren jai honetara eta Beintzako Orbela ostatuan hauen gurasoekin batera, bazkaltzeko aukera paregabea izan zuten. Argazkiak: Arantxa Iturralde

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun