Inauteriak 2024

Inauterien seinalea larunbat honetan eginen dute Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 15:00
Joan den urteko inauterietan, Beintza-Labaienen hartutako irudia.

Larunbat honetan, otsailaren 3an, gazteak Labaiengo ostatuan bazkaltzeko elkartuko dira eta haurrak eta gurasoak Beintzako ostatuan eginen dute hitzordua. Gauean, gazteek Ittur Ondo elkartean segituko dute inauterietako ospakizunekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun