N-121-A

Sunbillan kamioi baten eta auto baten artean izan den istripuaren ondorioz, zauritu bat eraman dute ospitalera

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 28a, 17:00

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Sunbillatik Irun aldeko biribilgunean istripu bat gertatu da gaur eguerdian kamioi baten eta auto baten artean. Kolpearen ondorioz, zauritu bat izan da eta ospitalera eraman dute. Ezbeharra artatzera suhiltzaileak eta Doneztebeko osasun etxeko mediku-erizainen taldea ere aritu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun