Inauteriak 2024

Inauterietako seinalea egiten ari dira dira Iturengo Pulunpa eskolan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 26a, 14:30

Ikasle batzuk joaldun atera dira eta bertze batzuk ‘Baserria’ gaitzat hartuta mozorrotu dira ortzirale goizean

Astelehen eguerdian espero dituzte Iturengo plazan joaldunak eta mozorroak eta jendetzarik handiena, baina Iturengo Pulunpa eskolan ere beraien inauterietako seinalea egiten ari dira gaur. Zenbait ekintzen artean gustukoena kalejira izaten dute. Mozorro eta joareak jarri ondotik herriari buelta eman diote irakasle eta ikasleek eta bazkaria izanen dute. Ikasle batzuk joaldun atera dira eta bertze batzuk, irakasleekin batera, ‘Baserria’ gaia hartuta mozorrotu dira. Giro ederra izaten ari dira inauteriak abiatzeko!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun