[ARGAZKIAK] Joare soinuak aditu dira errege bezperan Zubietan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 8a, 14:30

Ohiturari eutsiz, errege bezperan joareak eta ardi bizkar-larruak ganbaretatik atera eta astindu dituzte Zubietan (argazkietan), Iturenen eta Aurtitzen bezalaxe. Zubietan, goizean goiz koxkorrenek joareak paratu eta bordetara bisita egin zuten. Ondotik, herrira jaitsi eta ttikienekin herriko etxeak bisitatu zituzten, eskearekin batera. Eguerdi partean, berriz, koxkorrek bordetara bisita eginez bukatu zuten eskea. Nahiz eta euria egin, gustura ibili ziren. Gauean eta goizeko ordu ttikietan, nagusienen txanda izan zen eta hauek herri batetik bertzerako bisitak ere egin zituzten. Argazkiak: Izaskun Zubialde

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun