Giro ederrean bildu dira Malerrekako jubiloteketako kideak Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 21a, 15:00

Ezkurrako, Sunbillako, Iturengo, Donamariako eta Zubietako jubiloteketako kideek urteroko topaketa egin zuten asteazken goizean, abenduaren 20an. Aldi honetan, Zubietan elkartu ziren, guztira 30 bat lagun. Hator hator abestia kantatu ondotik, bingoan aritu ziren. Opariak hartutakoan, berriz, gosari ederra egin zuten.

Testua: Jaione Zabalo. Argazkiak: Jaione Zabalo eta Ramoni Ordoki.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun