'Herri txiki, infernu handi' saioa ikusteko ekitaldia eginen dute bihar arratsaldean Urrozen

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 12a, 20:00
Mikel Pagadi, Sebastian Lizaso eta Miren Nogales Urrozen izanen dira bihar.

ETB1ko Herri txiki, infernu handi saioa grabatu zuten duela bi aste Urrozen, eta telebistan eman aitzinetik grabatutakoa ikusteko aukera izanen da bihar, abenduaren 13an. 19:30ean frontoian egin dute hitzordua.

18 urtetik goitikoendako ekitaldia izanen dela jakinarazi dute eta bideo proiekzioaz gain, Miren Nogales eta Mikel Pagadiren bakarrizketa saioak izanen dira. Bertsotan, berriz, Sebastian Lizaso ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun