Ehiza postutik erorita, ehiztari bat hil da Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 16:15

Foruzaingoak jakitera eman berri duenez, gaur 13:36 aldera ehiztari bat hil da Beintza-Labaiengo dermioan, Lotzabienen, ehiza postutik erorita. Hondarribian bizi zen 87 urteko gizasemea da hildakoa. Ezbeharra gertatu den tokira Iruñeko polizia judiziala, suhiltzaileak eta Doneztebeko mediku-erizainen taldea joan dira baina, jakitera eman dutenez, kolpearen ondorioz bertan hil da gizonezkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun