Zubietako udalak bat egin du Euskararen Egunaren harira herriko gazteek egindako oharrarekin

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 11a, 13:00
Giro bikaina izan zen Euskararen Egunean, baina biharamun gazia utzi du ospakizunak.

Gazteek salatutako jarrera guztiak «irmoki» gaitzetsi ditu udalak ere

Zubietako Euskararen Egunaren ondotik herriko gazteek ateratako oharrarekin bat egin du Zubietako udalak ere. Gazteek salatutako jarrera horiek guztiak «irmoki» gaitzetsi ditu udalak ere. Bestetik, Euskararen Eguna ospatzeko eta antolatzeko lana egiten eta parte hartzen ibili diren guztiak zoriondu ditu Zubietako udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun