N-121-A

N-121-A egokitzeko egiten ari diren lanek Doneztebe pareko trafikoan eragina izanen dute aste honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 24a, 15:00

Alde batetik, asteazkenera bitarte Irundik Iruñerako noranzkoan, N-121-A errepidetik Doneztebera sartzeko irteera itxita egonen da, eta hortaz, Doneztebera joan nahi duten ibilgailuek Legasako irteera hartu behar dute. Bertzetik, asteazkenetik ortziralera, Irunerako noranzkoan, Doneztebetik N-121-A errepidera sartzeko sarbidea itxiko dute. Kasu honetan ere ibilgailuek Legasako irteera hartu beharko dute. Zuntz optikoa duten hodiak dauden kanalizazioak babesteko lanak egin behar dituzte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun