Anasapsetik jakinarazi dutenez, hitzaldi honetan buruko osasunaren gaia jorratuko dute, «zeri buruz hitzegiten dugu osasun mentalaz dihardugunea, zer egin hauek agertzean, nora joan, zeintzuk dira Baztan-Bidasoaldean ditugun baliabideak?». Aldi berean, Anasaps elkarte mugimenduaren eta laguntza gunearen berri emanen dute: «Gaixotasun mentalaren aurrean bakarrik ez zaude», gogoratzen dute.