Mendi Abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du apirilaren 8an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 6a, 06:57
Mendi abesbatzak kontzertu sakroa eskainiko du larunbatean.

Larunbat arratsaldeko 8etan elizan 

Oraingoan Doneztebeko Mendi Abesbatzakoek Kontzertu Sakroa prestatu dute, apirilaren 8an, larunbat arratsaldeko 8etan Doneztebeko elizan eskaintzeko asmoz. Kontzertuan mundu osoko obrak jaso dituzte, bakoitza bere ezaugarri eta aberastasunekin, baina denak liturgiako testuetan oinarrituta.

Kontzertuaren izaera berezi hau dela eta, hasierako obrak aldaretik abestuko dituzte ohi duten gisan, baina azkeneko obretarako elizako Korura igoko dira hango Cavaillé-Coll organo ederraz laguntzeko.

Konpositore aunitzen lanak entzunen dira saioan: Sarasola, Biebl, Jenkins, Esenvalds, Perosi, Gounod, Jesús Sorózabal… Eta abesbatzako bakarlarientzat ere tarteak izanen dira, noski. Denen laguntzaile, Ruth Etxebeste eta Garbiñe Leiza piano eta organo joleak ariko dira.

Errepertorio eder hau ezagutu eta horretaz gozatzeko aukera ederra, dudarik gabe  Doneztebeko hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun