Europar Batasunak, klima-aldaketaren aurka egiteko eta ekonomia-hazkunde jasangarritasuneko estrategiaren barnean, hamarkada honetan berotegi-efektuko gasak % 20 murriztea, % 20 energia-iturri berriztagarrietatik lortzea, eta energia-eragimena % 20 areagotzea erabaki du. "20-20-20" plan hori "Nafarroako Energia Plana - 2030. urtea Helburu" izeneko planaren barnean jasotzen da, eta horren barruan laguntza horiek.
Hurrengo deialdia toki-erakunde publikoentzat da, eta hiru ekimen-mota lagunduko ditu diruz:
- Herriko argi-instalazioak berritzea, 250 biztanletik beherako herrietarako soilik.
- Energia berriztagarrietako instalazio berriak, erabilera termikorako eta elektrizitatea sortzeko.
- Mugikortasun jasangarriko proiektuak: bai ibilgailu elektrikoak (autoak, autobusak, anbulantziak, furgonetak edo bizikleta elektrikoak), bai kargatokiak.
Deialdia argitara emanda, toki-erakundeek 45 eguneko epea izanen dute proiektuak aurkezteko; horiek, norgehiagokako prozeduraz baloratuko dira.
Hitzaldietan xehetasunez azalduko dira zein diren diruz lagun daitezkeen kontzeptuak, baita diru-laguntzen zenbatekoa, proiektuek bete behar dituzten baldintzak, eta proiektu horiek ebaluatzeko irizpideak ere.
Interesa duten erakundeek izena eman dezakete; Irunberriko hitzaldirako, pirineo.admon@cederna.es helbidera idatzita, edo Doneztebeko hitzaldirako, bidasoa.admon@cederna.es helbidera idatzita.