Emakumeentzat Musikoterapia tailerrean emakume izatean sakontzeko aukerak eskaini nahi da. Martxoaren 17, 24, 31n eta apirilaren 7an burutuko da, gaueko 8etatik 9:30era. Apuntatzeko alkatetza@doneztebe.eus helbidera idatzi behar da edo 659379917 telefonora deitu behar da (Leire Ortuoste). Tailerraren prezioa 10 eurokoa da.
Tailer honen xedea, emakumea osatzen duten aspektuetan miatzea da, esperientzia musikalen bidez autoezagutza eta norbere potentziala garatzea bultzatuz, norberaren emozioekin eta besteenekin topatzea ahalbidetuz eta jabekuntza prozesua sustatuz.
Musika, irudi eta dantzaz baliatuta, pentsamendu eta kezka desberdinen miaketa eta adieraztea eragingo da, hauekiko norberak eskura dituen aukerak zabaldu asmoz. Helburu nagusiak, ingurune ziur batean ezagutzea, askatasunez adierazteko gune bat edukitzea, entzuna izatea, norbere konfiantza indartzea eta musikarekin zein beste pertsonekin eratutako harremanen bidez norbere buruaz jabetzen jarraitzea da.
Autodefentsa tailerra
Martxoaren 25ean, kiroldegian goizeko 9etatik 15etara burutuko da. 6 orduko ikastaro honetan arlo psikologikoa eta teknikoa landuko dira. Apuntatzeko Malerrekako Mankomunitatera deitu behar da, (948 451746 telefonora). Ikastaroa dohainik eskainiko da.