Martxoaren 8ko ospakizunek Aste Morea osatuko dute Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 6a, 10:40
Sufragistas filma eskainiko dute astelehen arratsaldean Herrigunean.

Martxoaren 10ean Mendi abesbatzaren emanaldi berezia eta 12an ‘Testurak’ bertso-saio literarioa izanen dira

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko ospakizunak Malerrekako Mankomunitateko Prebentzio batzordearekin eta Mendaur Institutukoekin elkarlanean lotu dituzte, egitarau anitza osatuz. Hasteko, martxoaren 6an, astelehenean 19:00etan Sufragistas filma eskaini zuten Herrigunean.

 

Martxoaren 6an (astelehena), Herrigunean Sufragistas (Suffragette) filma pantailaratu dute 19:00etan.

Martxo­aren 8an (asteazkena), goizean Mendaur Institutuak antolatutako lila-lasterketa, flash-mobie eta berdintasun horma ekimenak burutuko dira. San Miguel eskolan berriz, Haur Hezkuntzakoek ipuinak izanen dituzre eta Lehen Hezkuntzakoek emakume ospetsuak, matrioskas eta zineforuma.

Martxoaren 9an (or­tzeguna) Malerrekako Mankomunitateko egoitzan Ines Bengoaren eskutik ipuin erotikoen emanaldia 19:00etan.

Martxo­aren 10ean (ortziralean) Kasino elkartean, arratsaldeko 8etan, Mendi Abesbatzak emanaldi berezia pres­tatuko du: musika, abes­tiak eta antzerkia uztartuz eginen du saioa. Ondoren, He­rrigunean, afaria izanen da.

Martxoaren 11n, Zubietan Fatima filma eskainiko dute eskolan 19:00etan eta 21:00etan afaria Herriko Ostatuan. Eratsunen, argazki erakusketa zabalduko da eta 21:00etan afaria Elietxe ostatuan.

Martxoaren 12an (igandea) Doneztebeko zineman arra­tsaldeko 6:30ean Testurak izeneko ber­tso saio literarioa. Gai jartzaile: Amaia Agirre. Bertsolariak: Oihana Iguaran, Saioa Alkaiza eta Ane Labaka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun