Doneztebeko inauteriak ortzegun arratseko trikipoteoarekin hasiko dira

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 22a, 07:29
Mozorro eta karroza ikusgarriak izanen dira larunbat arratsaldean.

Ortziralean baserrietan eskea eginen dute gazteek eta larunbat arratsaldean orgen desfilea

Otsailaren 23tik 25era, ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak Donezteben. Ortzegun arratsean trikipoteoa eta afaria izanen dute, ortzirale goizean baserrietan eskea eta larunbat arratsaldean orgen desfilea.

 

Otsailak 23, ortzeguna

20:00 Trikipoteoa. 21:00 Afaria Belarra kafetegian.

 

Otsailak 24, ortziralea

09:00 Baserrietan eskea. Gazteak bi taldetan banatuko dira eta behin baserrietako eskea egin eta gero, eguerdian berriz ere elkartu eta Leitzarako bideko tailerrak bisitatuko dituzte.14:00 Bazkaria Belarra kafetegian. Bazkalondoan musika Modestorekin. 21:00 Kuadrilen afaria.

 

Otsailak 25, larunbata

17:00 Orgen desfilea Aparandik aterata. (Orga eta mozorro hoberenak sarituko dituzte Doneztebarrak Merkatarien Elkarteak eta Udalak). 22:00 Kuadrilen ­afaria..

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun