Infantil, alebin eta benjamin mailako finalistak ere erabaki dira Malerrekako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 13a, 10:07

Jubenil mailako finalerdiak otsailaren 15ean jokatuko dituzte 

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan hiru kategoria ttikienetako finalerdiak jokatu zituzten Donezteben otsailaren 12an, igande goizean. Honenbertzez, infantil, alebin eta benjamin mailako finalista zein izanen diren ere erabaki da.

 

Donezteben, otsailaren 12an, finalerdietako emaitzak

Infantilak

Iker Amiano eta Emaldi (Añorga), 18 – Olaizola eta Arbaiza (Orozko), 11

Labaka eta Egiguren (Ilunpe), 3 – Sein eta Aburuza (Oiarpe), 18

 

Benjaminak

Landa eta Madina (Beasain), 18 – Barandiaran eta Ibarguren (Lapke), 11

Sarasuna eta Egiguren (Ilunpe), 16 – Lanzeta eta Segurola (Atzapar), 18

 

Alebinak

Zubizarreta eta Garcia (Lapke), 18 - Sanchez eta Sarasibar (Oberena), 5

Etxeberria eta Apezetxea (Umore Ona), 5 - Agesta (Erreka) eta Goikoetxea (Eple), 18

 

Jubenil mailako finalerdiak otsailaren 15ean

Jubenil mailan erabakitzeko daude oraindik finalistak. Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldeko 7etan hasita Donezteben jokatuko diren bi partidetan erabakiko dira.

Telletxea eta Mariezkurrena (Erreka) – Sein eta Etxeberria (Oiarpe)

Egiguren (Ilunpe) eta Oliden (Añorga) – Zabala eta Zubeldia (Zazpiturri)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun