Antiguoko bi bikotek jokatuko dute bigarren mailako seniorren finala Malerrekako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 10a, 07:39

Igandean, infantil, alebin eta benjamin mailako finalerdiak jokatuko dituzte Donezteben 

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan bigarren mailako seniorren finalerdiak jokatu dituzte otsailaren 8an Donezteben. Bietan ere Antiguoko pilotariak nagusitu ziren. Eta elkarren kontra ariko dira otsailaren 25eko finalean.

 

Taberna eta Arzalluz (Eple), 9– Urbieta eta Ortiz de Urbina (Antiguo), 22

Zubiria eta Mendia (Zazpiturri), 19 – Egiguren eta Bikuña (Antiguo), 22

 

Igandean hiru kategoria ttikienetako finalerdiak

Otsailaren 12an, igandean, hiru kategoria ttikienetako finalerdiak jokatuko dituzte Donezteben. Lehenbizi infantilak, gero benjaminak eta azkenik alebinak ariko dira.

 

Donezteben, otsailaren 12an, igande goizeko 10:00etan hasita finalerdiak

Infantilak

Iker Amiano eta Emaldi (Añorga) – Olaizola eta Arbaiza (Orozko)

Labaka eta Egiguren (Ilunpe) – Sein eta Aburuza (Oiarpe)

 

Benjaminak

Landa eta Madina (Beasain) – Barandiaran eta Aizpurua (Lapke)

Sarasuna eta Egiguren (Ilunpe) – Lanzeta eta Segurola (Atzapar)

 

Alebinak

Zubizarreta eta Garcia (Lapke) - Sanchez eta Sarasibar (Oberena)

Etxeberria eta Apezetxea (Umore Ona) - Agesta (Erreka) eta Goikoetxea (Eple)

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun