Guraso Txokoa eginen dute otsailaren 10ean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 9a, 10:52

Haurren heziketaz ariko dira ortzirale goizeko 11:00etan hasita Osasun Etxean

Haurren heziketaz aritzeko Guraso Txokoa antolatu dute otsailaren 10ean, ortzirale goizeko 11etan Doneztebeko Osasun Etxean. Haurren heziketari buruz solasteko, elkarbanatzeko, aditzeko, pentsatzeko eta jakiteko bilduko dira doan izanen den saio honetan eta umeentzako leku goxo bat ere egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun