Zubietako inauteriak agertzen dira irudi horien artean, beraz aukera polita izanen dugu ikusteko. Argibelek berak filmaren inguruko aurkezpena eginen du, ondoren 40 minutuko dokumentala eskaini eta bukaeran inauterietako irudietan zentratuko da.
1960. hamarkadan Zubietan grabatutako inauteriak ageri dira Suediako filman
Argibel Euba ikerlariak Basker izeneko dokumentalaren aurkezpena eginen du otsailaren 4an, larunbat arratsaldeko 7etan Zubietako eskolan. Dokumental horretan Dan Grenholm eta Lennart Olson suediarrek 1960. hamarkadan Euskal Herriko zenbait lekutan filmatutako lanak ikusi ahal izanen ditugu.
Zubietako inauteriak agertzen dira irudi horien artean, beraz aukera polita izanen dugu ikusteko. Argibelek berak filmaren inguruko aurkezpena eginen du, ondoren 40 minutuko dokumentala eskaini eta bukaeran inauterietako irudietan zentratuko da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.