Malerrekako eskuz binakako XV. pilota txapelketako seniorrek bigarren jardunaldia jokatu dute urtarrilaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 26a, 11:17

Asteazken arratsaldean jokatu dute elite eta bigarren mailetako bigarren jardunaldia Donezteben eta Eratsunen

Doneztebeko Erreka elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, senior mailakoek, elite eta bigarren mailakoek, ilbeltzaren 25ean jokatu dute bigarren jardunaldia Donezteben eta Eratsunen. Hauek izan dira emaitzak.

Senior elite, Donezteben

Labaka (Zazpiturri) eta Tabar (Erreka), 9 - Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa), 22

Zubizarreta eta Garmendia (Lapke), 22 - Urretabizkaia (Tolosa) eta Murgiondo (Ilunpe), 0

Lasa eta Ibañez (Urretxu), 4 – Arrieta (Hernani) eta Gorriti (Erreka), 22

Barandiaran (Erreka) eta Santxez (Astigarraga), 22 - Tainta eta Lasa (Erreka), 15

 

Senior bigarren maila Eratsunen

Chiapuso eta Zangitu (Eple), 22 – Intxausti eta Imaz (Zegama), 0

Egiguren eta Bikuña (Antiguo), 22 – Ezeiza (Andoain) eta Salegi (Zestoa), 9

Urkizu eta Labaka (Hernani) , 0 – Angita (Erreka) eta Nubla (Lizarra), 22

Zubiria eta Mendia (Zazpiturri), 22 – Artetxe eta Elola (Lasarte), 15

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun