Asteburu honetan ospatuko dituzte inauteriak Eratsunen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko urt. 11a, 08:55
Asteburuan izanen dute mozorro besta Eratsunen.

Peñagarikano eta Mendiluze bertsolariak izanen dituzte lagun gazteek larunbateko herriko bueltan

Inauterietako seinalea izango da asteburu honetan Eratsunen. Mahai inguruko afari eta bazkariak ez ezik, herriko buelta ere eginen dute larunbateko bazkalondoan gazteek, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariekin.

 

Ilbeltzaren 13an, ostiralean, afaria izanen dute.

Ilbeltzaren 14an, larunbatean, bazkaria Oihanak eta Oihanak alaitua. Arratsaldean herriko buelta emango dute gazteek, Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariekin eta gero afaria izango dute.

Ilbeltzaren 15ean, igandean, bazkariarekin akituko dira aurtengo inauteriak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun