Munduko hiru mendizale handienetakoak ekarriko ditu Errekak abenduaren 18ko Mendiaren Egunean

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 24a, 07:05
Simone Moro, Ali Sadpara eta Alex Txikon, Errekaren Mendiaren Eguneko aurtengo gonbidatu bereziak.

Simone Moro italiarra, Ali Sadpara pakistandarra eta Alex Txikon euskalduna, Nanga Parbat neguan igo duten lehen mendizaleak dira 

Simone Moro italiarra, Ali Sadpara pakistandarra eta Alex Txikon bizkaitarra izanen dira abenduaren 18an, igande arratsaldeko 6etan Doneztebeko Ezkurra pilotakekuan, Errekaren Mendiaren Egunaren barrenean. Sarrerak 8 eurotan salgai daude Titin (Doneztebe), Intzan (Elizondo), Errekalden (Bera) eta Maimurren (Leitza).

 

Goi mailako hiru mendizale izanen dira, Nanga Parbat-en, munduko 9. mendi garaiena dena, lortutako erronkaren kontakizuna egiten. Izan ere, Nanga Parbat neguan igo baitzuten (inoiz ez zen lortu).

Simone Moro eta Tamara Lunger bere aldetik eta Alex Txikon eta Ali Sadpara bertzetik hasi ziren helmugaren bila, baina, azkenean, Simone eta Tamarak bere bidea alde batera utzi­ ondotik Alex eta Sadpararekin elkartu eta azken hauek prestatutako bidetik laurak elkarrekin saiatu ziren. Sadpara, Moro eta Txikonek lortu zuten tontorra zapaltzea eta hirurak Donezteben izanen dira, han bizitako pasadizoak erakutsi eta kontatzen. Sarrerak 8 eurotan salgai daude Titin (Doneztebe), Intzan (Elizondo), Errekalden (Bera) eta Maimurren (Leitza).

Eguna girotzeko, goizean mendi ibilaldia egin da eta ondotik bazkaria. Apuntatu Titi Ostatuan abenduaren 14a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun