Herrietako bestetako kontuak

Aurtizko San Martin bestak azaroaren 10etik 13ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 8a, 08:12
Ibintza dantza taldeko ttikiek ere dantzatuko dute igande arratsaldeko emanaldian.

Egun handiko pilota partidan, Elizalde eta Apeztegia, Olaizola I eta Otxandorenaren kontra ariko dira eguerdian eta gero herri bazkaria izanen dute Ander Lizarralde eta Iñaki Aleman bertsolariekin 

San Martin bestetako egitaraua prest dute aurten ere Aurtitzen. Lau egunetan ongi pasatzeko egitarau zabala egokitu dute. Ortzegun arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa, baina aitzinetik izanen dituzte haur jokuak eta txokolatada. Ortziraleko San Martin eguneko mezaren ondotik, pilota partida eta herri bazkaria izanen dute eta larunbateko Haurren Eguna eta igandeko Herritarren Eguna ere ongi hornituak datoz.

 

Ortzeguna, azaroak 10

Bezpera

• 17:00 Haur jokuak eta ondoren txokolatada.

• 20:00 Txupinazoa.

• Ondotik kalejira he­rriko trikitilari eta txistulariekin.

• 21:30 Zopak.

• 23:00 Mus txapelketa Abarun aterpetxean.

• Gaupasa herriko trikitilariek alaiturik

 

Ortziralea, azaroak 11

San Martin eguna

• 10:00 Diana herriko trikitilari eta txistulariekin.

• 11:00 Meza Nagusia.

• 12:00 Pilota partidak:

            Elizalde-Apeztegia; Olaizola I-Otxandorena.

• 14:00 Herri bazkaria, Ander Lizarralde eta Iñaki Aleman bertsolariekin alaitua.

• Ondotik Joxe Angel akordeoilaria.

• Gauez, dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

 

Larunbata, azaroak 12

Haurren eguna

• 10:00 Diana trikitilari eta txistulariekin.

• 11:00 Haurren puzga­rriak.

• 17:00 Mendaur eskolaren trikitixa jaialdia. Ondotik luntxa elkartean.

• 12:30 Ingo al deu? Taldearen kontzertua. Ondotik gaupasa Oharkabe taldearekin.

 

Igandea, azaroak 13

Herritarren eguna

• 10:00 Diana herriko trikitilari eta txistulariekin.

• Goizean: Artisau azoka.

• 13:00 Aizkora apostua: Palaxio - Erasun.

• 18:00 Ibintza taldearen dantza emanaldia.

• Ondotik dantzarien­tzat luntxa elkartean.

• 19:30 Dantzaldia TXAMUKOS mariatxiekin.

• 21:00 Herri afaria elkartean.

• Bestak akitzeko Gixa­jua Ni trikitilariek alaiturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun