Denboraldi berriari ekin diote Erreka Kirol Taldeko emakume korrikalariek

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 11a, 10:01
Aurten asteazkenetan elkartuko dira EKTko emakume korrikalariak.

Vanesa Pacha lasterkalari ezaguna dute entrenatzaile eta aurten asteazkenetan biltzen hasi dira

Erreka Kirol Taldeko emakume korrikalari taldearen laugarren denboraldia aldaketekin hasi zen urriaren 6an. 13 emakumek izena eman dute, eta bakarren bat gehiago ere izanen da. Aldaketarik sakonena, entrenatzailearena izan da, Vanesa Pacha korrikalari ezagunak taldea entrenatuko baitu. 

 

Errekarentzat ohore bat da horrelako maila duen korrikalaria EKTz arduratzea. Orain arte Iñigo Arregui eta Aritz Arriola aritu diren entrenatzaile.

Bertzetik, entrenamendu egunaz ere aldatu dute, orain arte ortzegunetan zen, baina korrikalariei asteazkena hobe heldu zaienez, asteazkenetan eginen dute.

Genero ikuspegia txertatuz, Zuzendaritzan ere aldaketak egin dituzte, aurten entrenatzailea emakumea da eta taldearen koordinazioa ere EKTko kide batek hartzeko aukera bada: honela, ardura, antolaketa eta autonomia emakumeek beraiek izanen lukete.

Norbaitek Erreka Kirol Taldeko emakume korrikalarien taldean izena eman nahi badu, ateak zabalik ditu.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun