Estatu osoko motozaleak Malerrekan bildu dira

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 12a, 10:11
Joaldunek ongi etorria eskaini zieten motozaleei. Argazkia: Izaskun Zubialde

Elgorriagako bainuetxean hartua zuten ostatu Kawasaki Vulcan elkarteko kideek eta larunbatean Zubieta bisitatu zuten

Larunbatean, irailaren 10ean, estatu mailako Kawasaki Vulcan elkarteetako kideek Zubieta bisitatu zuten. Hiru eguneko elkarteratzea antolatu dute eta Elgorriagako bainuetxean hartua zuten ostatu. Urtero toki ezberdin batean antolatzen dute elkarteratzea eta bertako txokoak bisitatzen dituzte beraien motoekin. Larunbatean Zubieta bisitatu zuten eta estalpean bazkaldu zuten 115 lagunek.

 

Moto ikusgarriak ikusi zituzten Zubietako plazan eta batzuk probatzeko aukera ere izan zuten. Extremadura, Tarragona, Katalunia, Gipuzkoa, Nafarroa... estatuko toki guztietatik etorritako motozaleak izan dira bertan eta Zubietako lau joaldunek ongi etorria ere egin zieten. Ikusmin handia sortu zuten joaldunek motozaleen artean eta txato artean agurtu zituzten. 

Erlazionatuak

Motozaleak Zubietan

Ttipi-Ttapa 2016 ira 12 Malerreka   Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun