Munduko atletismo txapelketan parte hartu du Ane Petrirena sunbildarrak

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 29a, 08:02
Ane Petrirena, ezkerretik hasita bigarrena, 4x100eko Espainiako selekzioko bertze lagunekin.

Lehenengo aldiz finalean sartuz, Espainiako junior mailako 4x100eko errekor berria ezarri dute

Uztailaren 19tik 24ra, Bydgoszcz-en (Polonian), junior mailako Munduko atletismo Txapelketa burutu da. Bertan parte hartu du Ane Petrirena atleta sunbildarrak, Espainiako Selekzioaren partaide moduan.

 

Petrirenak egin duen proba 4x100 erreleboa izan da Andrea Verdú, Paula Sevilla eta Lara Gómez-ekin batera. Uztailaren 22ko arratsaldean, beraien finalaurrea irabazi eta Espainiako errekorra berdindu zuten (45"10) eta gisa honetara, finalerako klasifikatzea lortu zuten. Horrela, Espainiako Selekzioa Munduko 4x100-eko finalean sartzen den lehenengo aldia izan da. 

Hurrengo egunean, finalean, seigarren postua lortu zuten, Espainiako errekor berria ezarriz (44"99). Irabazlea AEB izan ziren (43"69), bigarren Frantzia (44"05) eta hirugarren Alemania (44"18).

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun