Beintza-Labaiengo usategiak enkantean aterako dituzte uztailaren 29an

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 22a, 09:35
Usategia Beintza-Labaienen.

Guztira 45 ehiza-postu aterako dira enkantean, lau usategietan banatuak 

Beintza-Labaiengo Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoan atera du Aieleta, Ameztia, Lotzabian eta Uztakortako usategien aprobetxamendua, lau urterako. Enkantean Beintza-Labaiengo udaletxean eginen dute uztailaren 29an, heldu den ortziral arratsaldeko 7:30ean.

 

Bat zenbakiko usategia: Aieleta izenekoa. Guztira 6 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 14.000 euro (BEZa kanpo).

Bi zenbakiko usategia: Ameztia izenekoa. Guztira 8 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 5.000 euro (BEZa kanpo).

Hiru zenbakiko usategia: Lotzabian izenekoa. Guztira 17 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 12.000 euro (BEZa kanpo).

Lau zenbakiko usategia: Uztakorta izenekoa. Guztira 14 ehiza postu ditu. Hasierako prezioa: 9.000 euro (BEZa kanpo).

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek hasierako prezioaren %5 utzi beharko dute aldez aurretik, behin-behineko fidantza gisa.

Gora jotzeko postura 100,00 eurokoa izanen da.

Esleipen hauek zuzentzen dituen baldintza-agiria, Beintza-Labaiengo Udalak onetsia, jendearen eskura dago Udal Idazkaritzan. Bulegoen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8etatik 11etara; telefonoa: 948 450864; posta helbidea: udala@labaien.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun