Malerrekako eskuz binakako txapelketako handienak aritu dira asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 22a, 12:06

Senior elite mailalo final laurdenak jokatu dituzte Donezteben eta bigarren mailako seniorren lehen jardunaldia Eratsunen eta Sunbillan

Malerrekako eskuz binakako hamalaugarren txapelketan handienen txanda izan da ilbeltzaren 20an, asteazkenean. Elite mailakoek final laurdenetako partidak jokatu dituzte eta hortaz, finalerdietako protagonistak zein diren jakina da. Bigarren mailako seniorrentzat lehen jardunaldia izan da.

Elite final laurdenak

Urtarrilaren 20an, asteazken arratsaldeko 6:30ean hasita Donezteben jokatu dituzte elite mailako final laurdenetako bi partida (bertze bietan, ez zen bikoteetako bat aurkeztu), emaitza hauekin.

Urbieta eta Altuna, 0 – Belloso eta Elola, 22

Bakaikoa eta Lasa, 22 – Tainta eta Eskudero, 18

Barandiaran eta Gorriti, 21 – Etxaniz eta Uzkudun, 22

Santxo eta Gorrotxategi, 0 – Labaka eta Tabar, 22

Hortaz, finalerdietan, Belloso eta Elola, Bakaikoa eta Lasaren kontra alde batetik eta Etxaniz eta Uzkudun, Labaka eta Tabar-en kontra, bertzetik ariko dira.

 

Senior bigarren mailakoak asteazkenean Sunbillan

Senior bigarren mailakoen txapelketa urtarrilaren 20an, asteazkenean abiatu da, Sunbillan jokatu dituzte lehen partidekin.

Loidi eta Altuna (Astigarraga), 22 – Jaunarena eta Goñi (Erreka), 5

Maiz eta Beloki (Aurrera Saiaz), 22 – Zamora eta Aizpurua (Erreka), 8

Txiapuso eta Elizegi (Aurrera Saiaz), 11 – Azurmendi (Lapke) eta Bikuña (Antiguo), 22

Intxausti eta Imaz (Lapke), 22 – Tatiegi eta Arzalluz (Allerru), 8

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun