Izen emateko epea irekiko du Doneztebeko Agorreta Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 15a, 13:02

Lehendik ikasle direnek maiatzaren 18tik 22ra eta ikasle berriek maiatzaren 25etik ekainaren 5era

Doneztebeko Agorreta musika eskolaren 2015-2016 ikasturterako matrikulazio epea zabalduko da. Lehendik ere ikasle direnek maiatzaren 18tik 22ra izanen dute izen emateko epea, ikasle berriek maiatzaren 25etik ekainaren 5era, beti ere Musika Eskolan arratsaldez. Irailaren 7tik 11ra ere ele berezia irekiko da. 

Datorren ikasturterako, berrikuntza moduan, 12 urtetik goitiko haurrentzat instrumentua solfeorik gabe ikasteko aukera eskaini dute, baita jende helduarentzat ere.

Hortaz gain, solfeoa egiten edo tresnaren bat ikasten ari gabe ere Haur Abesbatzan parte hartu nahi duen guziari ateak irekitzen dizkiote hilabetean 3 euro ordainduz.

Familia Ugariagatik deskontuak izanen direla ere gogorarazi dute eta aukerako instrumentuak akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, pandereta, perkusioa, pianoa, trikitixa eta txistua direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun