Joxe Ezkurraren omenezko txapelketako kategoria ttikienetako finalerdi gehienak ere jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 28a, 07:09

Igandean Sunbillan eta Lesakan jokatu dire gehienak eta ortzegunean Donezteben jokatuko dute 2001eko haurrena

Josetxo Ezkurra zenaren omenez Erreka elkarteak 25. aldiz antolatutako eskuz banakako txapelketaren finalak Doneztebeko San Pedro besten barrenean jokatuko dira, baina dagoeneko finalista gehienak zein izanen diren jakina da. Igandean jokatu zituzten kategoria ttikienetako finalerdi gehienak Sunbillan eta Lesakan.

Sunbillan 2003ko alebinak

Borja Berruete (San Miguel), 18 – Unai Albeniz (Añorga), 16

Unai Amiano (Añorga)- Julen Orbegozo (Añorga), 13

Sunbillan 2004ko alebinak

Xabat Sasiain (Zestoa), 2 – Arkaitz Eskuza (Orozko), 18

Oier Alonso (Zestoa), 7 – Iker Egiguren (Ilunpe), 18

Sunbillan 2005eko benjaminak

Aitor Agesta (Erreka), 18 – Ugaitz Belauntzaran (Zizurkil), 15

Andoni Sarasibar (Buruzgain), 3 – Beñat Zubizarreta (Lazkao), 18

Sunbillan 2006ko benjaminak

Oihan Sarratea (Erreka), 4 – Ibarluzea (Urretxu), 18

Ruben Campo (Barberito I), 4 – Unax Elosegi (Ilunpe), 18

Lesakan 1999ko kadeteak

Aitor Aranguren (Usurbil), 18 – Lorentz Orbegozo (Añorga)

Jon Mariezkurrena (Erreka), 10 – Gorka Aristi (Getaria), 18

Lesakan 2000ko kadeteak

Julen Egiguren (Ilunpe), 6 – Oroitz Sein (Oiarpe), 18

Eneitz Telletxea (Erreka), 16 – Gorka Iriarte (Ilunpe), 18

Lesakan 2002ko haurrak

Garcia (Urretxu), 18 – Altuna (Tolosa), 15

Jorge Fernandez (Titin III), 6 –Unai Alberdi (Ilunpe), 18

 

Aipatzekoa da 2001eko haurren kategorietako finalerdiak apirilaren 30ean, ortzegunean 19:00etatik aitzinera jokatuko dituztela Doneztebeko pilotalekuan Oberenako Javier Oskozek Txukun Lakuako Aritz Otxoaren kontra eta Oberenako Javier Cuairanek Barberito I.ko Javier Bobadillaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun