Otsaileko erremontelari onena izan da Koteto Ezkurra

TTIPI-TTAPA 2015ko mar. 4a, 08:18
Joku maila ikusgarria erakutsi du berriz ere Kotetok. Artxiboko argazkia

Jokatu dituen partida guztietatik bakarra galdu du

Oriamendi 2010 enpresak jakinarazitako ranking-aren arabera, Koteto Ezkurra izan da otsaileko erremontelari onena, jokatu dituen partida guztietatik bakarra galdu eta 38,29 puntu lortu baititu A multzoan. Itxura bikaina eta joku maila altua erakutsi du Doneztebeko aurrelariak, bere kolpea eta abiadura nabarmenduz eta emaitza onak lortuz.

Ion izan da bigarrena eta Matxin III, hirugarren.

B multzoko erremontelarien artean, berriz, Otaegi izan da onena, otsailean ez baitu partida alerik ere galdu. Larrañagak eta Matxin VI.ak osatu dute podiuma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun