Endika eta Olazar 2014 urteko erregularrenak

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 19a, 15:32

Endika eta Olazar, 2014ko erremontelari erregularrenak. Maialen ANDRES

Plantilla osoa saritu du Oriamendik

Oriamendi 2010 enpresak antolatutako Erremontearen Gala burutu zen otsailaren 5ean Galarretan. Aurtengoan enpresako erremontelari guztiak omendu nahi izan dituzte, duten afizioaz gain, kantxan erakutsi duten ilusioa, kiroltasuna eta konpetibitatea eskertzeko Zuei esker erremontea bizirik zioen txapel bana jaso dute enpresaren eskutik. 

A multzoko erremontelarien artean, Saldiasko Endika Urrutiak jaso zuen 2014 urteko erremontelari erregularrenaren saria, 80 partida jokatu eta 34,75 punturekin. B multzoko erremontelarien artean, be­rriz, Doneztebeko Pa­txi Olazar izan da erregularrena, 65 partidatan 34,63 puntu eskuratuta. Sari banaketa baino lehen, erremonte txapelketa azkarra jokatu zen eta Ez­kurra eta Ba­rrenetxea IV suertatu ziren txapeldun. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun