Bisita laburra egin du elurrak

Arkaitz MINDEGIA 2015ko ots. 19a, 09:33

Gure herriko xoko honetara elurrak bixita laburra egin du. Eguraldi adituek elurra eginen zuenaren abisua pasatua zuten baina ez dira iragarpenak bete. Mendietan bakarrik geratu da elu­rra herrian, elu­rra bota du baina gutti ja­rri. Haurrek mendietara igo behar izan dute elu­rrarekin goxatu ahal izateko. Bertze batzuk be­rriz, beheko suaren goxo­tasunean egin diete aurre tenperatura ba­xuei. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun