Saharako Errepublikaren Eguna ospatuko dute Donezteben eta Zubietan otsailaren 27an

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 24a, 08:42

Hassana Aalia, Euskal Herrian bizi den saharar iheslariari Espainiak asilo politikoa ukatu diola salatzeko elkarretaratzea egin zuten Elizondon hilabete hasieran. Utzitako argazkia

‘Babes politikoa Hassanarentzat, Sahara sahararrentzat´ goiburupean

Babes politikoa Hassanarentzat, Sahara sahararrentzat! goiburupean Saharako Errepublikaren Eguna antolatu du Saharaztanek Donezteben eta Zubietan otsailaren 27rako.

Babes politikoa Hassanarentzat, Sahara sahararrentzat! goiburupean Saharako Errepublikaren Eguna antolatu du Saharaztanek Donezteben eta Zubietan otsailaren 27rako.

Ortziral arratsaldeko 7etan elkarretaratzea eginen dute Donezteben eta 20:00etan Zubietako estalpean dokumentala eta hitzaldia eskainiko dute. 21:00etan afaria izanen da. Afarirako txartelak 7 eurotan salgai daude, 666 264116 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun