Irribandaren bi emanaldi bikain eskaini dituzte Lesakako udal pilotalekuan

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 22a, 09:08
Irribandaren bi emanaldi bikain eskaini zituzten igande arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan. Aitor Arotzena

Herriko musikari, dantzari eta kantariekin batera, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak aritu ziren

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunekin batera, Lesakako musikari, dantzari eta talde ezberdinek parte hartu zuten abenduaren 21ean, igande arratsaldetan bi saiotan eskaini zen Irribanda ikuskizun bikainean. Zehazki, Lesakako abesbatza, Giltzarri Abesbatza, Tantirumairu ikastolako eta Irain eskolako ikasleak, helduen dantza taldea eta sevillanen dantza taldea aritu ziren ikuskizunean, baita zakozarrak ere. Ikusi argazkiak

Hasiera batean emanaldi bakarra ematekoa zen, baina salgai paratu orduko sarrera guztiak agortu zirenez, bi emanaldi egin zituzten eta bietan jendez gainezka ageri zen udal pilotalekua. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen kantu ezagunekin eta antzezlanarekin batera, Lesakako musika, kantuak eta dantzak ere taularatu zituzten, zehazki Pepito Yancik konposatutako Lesakari eta, emanaldia bukatzeko, zakozarrak ere atera ziren, Lesakako inauterien doinuekin. Giro bikaina sortu zuten pilota plazan.

Lesakako Musika Bandak, Zakozar baten irudia oparitu zien pailazoei eta Udalak ere litografia eskaini zien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun