'Dragoi jagolea' eta 'Radical' filmak ikusteko aukera izanen da asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 3a, 10:00

'Radical' helduentzako komedia dramatikoa ikusteko aukera izanen da larunbatean eta igandean.

Maiatzaren 4an eta 5ean, zinema eskaintza izanen dute Leitzako Herri Aretoan. Haur eta gaztetxoei zuzendutako Dragoi jagolea filma emanen dute 17:00etan eta iluntzean, 19:30ean, Christopher Zalla zuzendari mexikarraren Radical komedia dramatikoa ikusteko aukera izanen da. Emanaldietarako sarrerak internet bidez edo leihatilan eskura daitezke saioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun