Ateruneei probetxua aterata Udaberri Festa borobila ospatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 30a, 10:30

Udaberri giro bete betea izan zuten apirilaren 27an Leitzan. Tarteka, euria goian behean, eguzkia nagusi besteetan. Ateruneei probetxua atera eta ez ziren etxean gelditu. Udaberri festa ospatu zuten eta erraldoi eta buruhaundien konpartsari segika, trikitilariekin kalejiran, lagunartean bazkaltzen edo arratsaldeko elektrotxarangaren erritmora dantzan. Giro ederrean ibili ziren denak. Argazkiak: Migel Angel Gereño

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun