[BIDEOA] Leitzako mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 17a, 09:30

Hileroko irteera egin zuten apirilaren 16an, asteartean, Arkupeak elkarteko mendizaleek Leitza inguruetan. Herrigunetik abiatu eta Santa Krutz ermitan geldialdia egin zuten 60 bat mendizalek, Basakabi, Kornieta eta Asketa inguruak bisitatzeko. Oraingoan eguraldiak ez zien lagundu eta euripean egin zuten ibilaldi gehiena. Halere, Leitzara bueltan, Lopenean egindako bazkariarekin goxatu zituzten barrenak. Bideoa: Joxe Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun