Haurraren loari buruzko tailerra eginen dute ostegunean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 16a, 17:00
Haurraren loari buruz ariko da solasean Nahia Alkorta aditua.

Goizuetako familia txokoak hitzordua izanen du apirilaren 18an 16:00etatik 17:30era. Udaletxeko ganbaran elkartuko dira eta Nahia Alkorta Elezgarai gonbidatu dute haurraren loari buruzko azalpenak eta gomendioak ematera. Plaza kopurua mugatua izanen da eta interesa dutenek asteazkena, hilak 17,  baino lehen eman beharko dute izena 948 51 08 40 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun