Iruñera ailegatu dira Leitzaldean pediatra orain jartzeko eskaerak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 15a, 14:30
Apirilaren 15ean Iruñean egin dute elkarretaratzea. Argazkia: Amaia Agirre

Iruñeko Vianako Printzea ospitalaren aurrean elkarretaratzea egin dute gaur, apirilaren 15ean. Leitzaldeko hainbat gurasok egina zuten deialdia 11:00etarako eta herritar ugari izan dira beraiekin bat egin dutenak. Urtarril erdialdeaz geroztik bizi duten egoerari irtenbidea eman eta Leitzaldea pediatra orain! jartzeko eskatu dute beste behin ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun