Txakurraren izaerari eta portaerari buruz ikasteko aukera datozen egunetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 11:00
Txakurraren izaera eta portaerari buruz ikasteko aukera izanen da. Argazkia: Freepik

Apirilaren 15etik 25era, txakurraren eskema mentalean nagusitzen diren ideia nagusiak egonen dira ikusgai udaletxeko batzar aretoan jarriko duten erakusketan. Apirilaren 16an Mikel Balentziaga hezitzailea bertan izanen da, 18:00etatik 20:00etara, erakusketara bertaratzen direnen galderak erantzuteko. Baita apirilaren 25ean ere, 18:00etatik 19:30era. Egun horretan bertan hitzaldia emanen du 19:30ean.

Erakusketan txakurraren eskema mentalean nagusitzen diren ideia nagusiak jarriko dira ikusgai: beraien erlaziorako pautak, inguruarekiko erantzunak zein diren, eta horien aurrean gidariak hartu beharreko estrategiak.

Hitzaldian eguneroko errutinetan gatazkatsuen izan daitezkeen portaerak landuko dira, maiz, bizilagunen arteko bizikidetzan talka pizten dutenak. Portaera horiek zuzentzeko urratsak deskribatu eta emanen dira, jatorriak eta irtenbideak proposatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun