Hitzaldi batekin emanen diote hasiera erresistentzia jaialdiari. Ester Muñoz Askapenako kideak Zer gertatzen ari da Palestinan? hitzaldia eskainiko du 12:00etatik aurrera. Mahaiaren bueltan bilduko dira 14:00etan eta paella herrikoi beganoa izanen dute bazkaritarako. Bazkalondoa Alain Groove DJak girotuko du. Arratsalderako, berriz, kabareta antolatu dute. Pantxika Lamur ariko da aurkezle lanetan eta erakustaldia eskainiko dute hainbat artistek frontoian: soka aereoan (Vueltalaire), trapezioa eta biolina lotuz (Zirkulanduz), soka ahulean (Ido loka), oihal duoa eginez (Lxs colgadxs), oreka malabareaak (Juanelo panelo) eta oreka platerak eta eskaileran trebezia erakutsiz (CIA Nomadak). 19:00etan hasiko da tekno punk jaialdia eta Sin bragas, Grumo, Fesoriazu eta Mazmorra taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera izanen da. Segidan, 22:00ak aldera, DJ-en txanda izanen da. Pauk, Koldo Zapatilla, Abuelo, Binari Source, Ara-kill eta Sudok jarriko dute musika goizaldera arte. Kontzerturako sarrera zazpi euro ordaindu beharko da.