Goizuetako Athletic zaleek gustura ospatu dute larunbateko garaipena

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 14:30
Goizuetako Athletic zaleak pozik, apirilaren 6an.

Argazkiko hauek eta beste hainbat goizuetar elkartu ziren apirilaren 6an Athletic eta Mallorcaren arteko kopako finala ikusi eta ospatzeko asmoz. Etxafuego eta trakarik ez zen falta izan partida bukaeran. Eguna zabaldu arte iraun omen zuen ospakizunak. Argazkia eta testua: Esteban Arozena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun