A15 errepidea itxiko dute asteburuan bi noranzkoetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 20a, 13:30
Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea.

Leitzarango autobideko tuneletan egiten ari diren konponketa lanak direla eta, errepidea bi noranzkoetan itxiko dute ostiral gauetik igande gauera arte. Zehazki, 48 orduko etenaldia izanen da: martxoaren 22an 22:00etan itxiko dute errepidea eta martxoaren 24an irekiko dute 22:00etan.

Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean, Andoainen Sorabillako lotunean. Leitzaldetik Donostiara doazenei, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joatea gomendatu diete eta Iruñera doazenek, Leitza eta Uitzi arteko errepidea (GI-2135) erabil dezakete. Ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun