Aurrera Kirol Elkarteko txirrindulari taldea aurkeztuko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 09:30
Taldekideak aurkeztu eta hainbat sorpresa izanen dira. Argazkia: Amaia Iparragirre

Pedalei gogor eraginez dabiltza aurten ere Aurrera Kirol Elkarteko txirrindulariak. Denboraldi honetako taldea aurkezteko ekitaldia eginen dute  martxoaren 15ean, ostiralean, 19:00etan Leitzako udaletxeko batzar aretoan. Kristina Urrutia ariko da esatari lanetan eta bertsolariek eta gonbidatu bereziek ere parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun