'Enperadorearen kondaira' antzezlana ikusteko aukera igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 7a, 16:00
Patata tropikala konpainiak itzalak erabiltzen ditu antzezlanean.

Martxoaren 10ean, igandean, 17:00etan hasiko da emanaldia Goizuetako Herriko Etxeko ganbaran. Korrika Kulturalaren barruan dator Patata Tropikala konpainiaren proposamen berria, itzalen bidez osatutako antzerkia.

Kondairak dio Antzinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda. Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen.

Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezer ez zuten Enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun