Aresoko festak antolatzeko bilera eginen dute ostegun arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 5a, 08:00
Aresoko festetako kuadrillen eguna abuztuaren 17an izanen da.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Aresoko festak eta antolaketa lanetan hasiak dira. Otsailean bildu ziren azkenekoz eta martxoaren 7an, 17:30ean udaletxean egina dute hurrengo hitzordua. Egitaraua osatze aldera, egun bakoitzean zein ekitaldi eginen dituzten adostuko dute. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia. 

Otsailaren 9an egin zuten festa batzordeko azkeneko bilera. Bost egunetan egitaraua zehaztu zuten orduan eta egun bakoitzean zer ospatuko den adostu. Abuztuaren 14an festa bezpera, abuztuaren 15ean Ama Birjina eguna, abuztuaren 16an umeen eguna, abuztuaren 17an kuadrillen eguna eta abuztuaren 18an herri bazkaria. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun